José Miguel LLano / www.josemiguelllano.com
José Miguel LLano / www.josemiguelllano.com
José Miguel LLano / www.josemiguelllano.com
José Miguel LLano / www.josemiguelllano.com

Cuadro1 par

LogoaGorobel1

Cuadro 3

Cuadro 4

Eguzkilore1

         URDUÑA    /     OROZKO

Google Earth-ean handiagoa ikusteko

 

Hegan egiteko eguraldi aproposa egiten ez duenean, mendiaz eta naturaz gozatzeko beste modu asko aurkituko ditugu. Bai oinez, bai mendiko txirrindulan Gorobel mendilerroa, Gorbeialdea, edo inguruko beste leku askotatik ibiltzeko aukerak daude. Edo kotxea artu eta zenbait leku zoragarri ikusi edo argazkietan islatu ahal izango ditugu ere.

Bide gorriak kotxerako errepideak dira.

Bide horiak txirrindulan egin daitezken bideak. Zenbait bide malkartsuak dira, jeisteko arazorik ez baina gogoratu igotzeko oso gogorrak izango direla, bide batzuetan prestakuntza ona barik txirrindulatik jeitsi beharko gara. Hala ere familian egiteko bide lasai asko badaude ere.

Bide laranjak oinez egitekoak dira. Hauetan ere askok familian egitekoak, baina beste batzuk aldiz malda askorekin edo luze xamarrak ume txikiekin egiteko. 

Non aparkatu ikusi daiteke, eta txintxeta berde kolorearekin datorrenean hor leku aproposa dela lo egiteko furgonetan-karabanan edo kanpai dendan adierazi nahi dugu. Ez dira lekuak berez prestatutak horretarako baina lekua zainduz arazorik ez dugu izango bertan gau bat pasatzeko. Tamalez ingurunetatik ez dago karabanentzako lekurik, ezta kanpinik ere. Gehienak zabalguneak dira, zakarrontziekin, iturriekin, mahai eta eserlekuekin, sutea prestatzeko parrillekin...

Txintxeta urdinak urarekin zerikusia duten lekuak dira. Iturriak ura hartzeko, ibaien ur jauzi izugarriak, putzuak bainu bat hartzeko uda garaian, txirrindulak garbitzeko lekuak...Gogoratu inguruko urik hoberena Tertangako iturrian aurkitzen dela, lurreraketa landa ofizialetatik oso hurbil.

Museoren bat eta Amurrioko Antzokia ere agertzen dira, eguraldia benetan txarra denerako.

Medikua non aurkitu, gasolindegiak, trena non artu...ere adierazitak daude.

Eta azkenik, non ondo bazkaldu, inguruko jatetxe batzuk. Ez daude danak bakarrik famatuenak. Hauetaz aparte gehiago daude, non merkeago bazkaldu plater konbinatu bat edo bokata bat. Eta ogitarteko bat edari batekin hartzeko aukera edozein tabernatan izango dugu. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
 
System.String[]

Eguraldia

Egutegia

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

Albisteak,Agenda,Kultura,...

Aiaraldea eta inguruko berriak,...:

   - www.aiaraldea.eus

aa

Scroll to top