José Miguel LLano / www.josemiguelllano.com
José Miguel LLano / www.josemiguelllano.com
José Miguel LLano / www.josemiguelllano.com
José Miguel LLano / www.josemiguelllano.com

Cuadro1 par

LogoaGorobel1

Cuadro 3

Cuadro 4

Eguzkilore1

         URDUÑA    /     OROZKO

Lehenik eta behin eskerrik asko etorri zineten guztioi nahiz eta aldez aurretik jakin eguraldia ona ez zela izango. Sortutako giroa ezin hobea izan zelako! 125ek izena eman zenuten, itzela!

Eskerrak ere Urduñako Gazte Asanbladari karpa erraldoia usteagatik, Urduñako Eskola Publikoari plantza usteagatik eta Urduñako Mugalde Herriko Tabernari parrilla handia usteagatik ere. Denak ezinbestekoak euriatik babesteko eta jendeari jaten ondo emateko.

Eta nola ez, esker mila bertan lan eta lagundu zenuten bazkideei.

Jakinda eguraldia txarra izango zela goizeko ultralijero erakusketa eta egunean zeharko trike batetik wingsuit saltoak bertan behera utzi behar izan genituen.

Hala ere nahi izan zuen guztiak hegan egin zuen, ez oso ondo, farmacia viagra haizea nahikotxo gurutzatuta sartzen zelako ipar mendebaldetik, gehien bat kanpoan aranean eta lurreraketa landara iristea kostatzen zen, batez ere goizean.

Goizean bela txikien erakusketa izan zen, eguerdian eta arratsalde goiz tamainu guztiko belak ikusi ahal izan genituen.

Pare bat akrobata, Christian Duran eta Alvaro Murillo etorri ziren eta zelako espektakulo ona eman zutena. Itzela gazte hauena!!

Goizeko 10:00etatik gaueko 23:00ak arte janari beroa egon zen, sukaldarien lan onari esker.

Eta afaria bitarte opariak banatu ziren, ia guztientzako, Pablok ondo girotutako zozketa baten bitartez.

Espero dugu hurrengo urtean eguraldia lagun izatea eta lekua eta jendea ezagutzeaz aparte Urduñako hegaldi berezi eta ikusgarria gozatu ahal izatea guztiok!

 

Argazkiak:  https://goo.gl/photos/xV4M6dDi2U7gBXNg9

Bideoak:      https://drive.google.com/drive/folders/0BzsvaEjAZcrMN3lDYXRxdXV6ZFE?usp=sharing

 

Eguraldia

Egutegia

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

Albisteak,Agenda,Kultura,...

Aiaraldea eta inguruko berriak,...:

   - www.aiaraldea.eus

aa

Scroll to top