José Miguel LLano / www.josemiguelllano.com
José Miguel LLano / www.josemiguelllano.com
José Miguel LLano / www.josemiguelllano.com
José Miguel LLano / www.josemiguelllano.com

Cuadro1 par

LogoaGorobel1

Cuadro 3

Cuadro 4

Eguzkilore1

         URDUÑA    /     OROZKO

 

 

Gorobel mendilerroa Natura 2000 Sarean sartuta dagoenez, eta gure inguruak saindu eta mantentzeko guztiok eduki beharreko zentzu komunaz, aholku batzuk oso kontutan izatekoak hegan egiterakoan.

Gorobel mendilerroa Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua (HBBE) 2010ean izendatua izan zen.

Gure kirolarekiko araudia finkatuta eta eragin dezakegun kaltea ikertuta egon ez arren aplikatu beharreko kontserbazio-neurri batzuk badira.

Guztion lana izango da neurri hauek praktikan jartzea eta kanpotarrei ezagutaraztea, gauzak oraingo moduan jarraitzea gura badugu.

Parapentean ibiltzen garenok Sai Zuriarekin hartu behar dugu ardura gehien, iraute arriskuan baitago.

Normalean ez dugu amildegietatik hain hurbil hegan egiten, eta kabiak dauden leku gehienetan ez gara sartzen gure segurtasunagatik, baina askotan haizearen eta bapateko egoeren menpe gaudenez...

Hartu beharreko neurriak urrengoak dira:

1-Sai Zuria ikustean lasai utzi, batez ere amildegietatik hurbil bazaudete. Saiatu urruntzen eta ohiurik ez egin.

2-Gurera etortzen denean (udaberri hasieran) kabia aukeratuko du, adi egon urrunetik eta zein kabi aukeratzen duen ikusizkero gogoratu lekua.  

3-Kabien kokapenak ezagutarazi beste kirolariei.

4-Ugalketa garaian (Martxoa eta Maiatza bitartean) amildegietatik urruntzen saiatuko gara, ezinezkoa izaten bazaigu ahalik eta denbora gutxien emango dugu bertan. Inolaz ere ez dugu zaratarik egingo, gurasoak beldurtu daitezke eta arraultza utzi txitatu gabe.

5-Txitaren jaiotzan eta bere gurasoen zaintzapean dagoen bitartean (Irailaren hasiera arte), gurasoek kabira etengabeko sartu-irten ibiliko dira txitari janaria eramaten. Amildegietatik urrunduko gara, batez ere kabiak daudela jakinezkero, eta inolaz ere geratuko gara bertan prozezua ikusten edo argazkiak ateratzen, zer esanik ez zarata egiten, janariaren hartu-emana eten genezakeelako.

6-Inoiz ez geratu dinamika egiten kabia dagoela jakinda, Martxotik Iraila bitartean.

7-Sai Zuria kabian ikusizkero alde egin lehenbailehen.

 

Sai zuria (Neophron percnopterus)

 

Sai zuria Europako sairik ttipiena da. Zuberoako basaburuko artzainek « Behi bidetako emazte xuria » izen goitia emana diote. Izan ere tokiko laborarientzat azken elurteen eta neguko bukaeraren iragarlea da aspaldidanik.

Sai zuria ez da urte osoan hemen izaten. Txitak hazi ondoren, Afrikara, Saharako hegoaldera joaten dira negu hasieran eta bertan egoten dira neguaren gordinean. Udaberria hasterako, ordea, berriz ere gure mendietara itzuli eta aurreko urteetako bikotekide berarekin elkartuko dira habia egin eta arrautzak jartzeko. Habia pareta eta labarretan egiten du.

Sai zuri heldua zuria da, hegoen muturrak beltzak ditu, buztanak falka itxura du, eta aurpegiko eta lepoko azala horia da. Moko sendoa, kakoduna eta horia du, eta muturra iluna. Heldugabeak arreak dira, eta pixkanaka zurituz joaten dira lauzpabost urte betetzen dituztenean.

Saia den aldetik sarraskia eta haratustela jaten du, baina badu atzaparrekin tresnak erabiltzeko gaitasuna ere. Hain zuzen ere, ostruka-arrautzak harriz hausteko gai delako da ezaguna.

 

http://saiak.com/ikertu-espezieak/sai-zuria/

http://zientzia.eus/artikuluak/sai-zuria-xelebrea-bezain-dotorea/

http://www.cinirati.es/informacion-sobre-la-selva-de-irati-en-el-valle-de-salazar-eu/naturaren-zaintza/espezie-babestuak/sai-zuria.html

 

Heldua, heldugabea eta gaztea:

 

Behetik                                                                                          

Goitik

 

Rapaces Europeas-Guía para identificarlas en vuelo

R.F.Porter-Ian Willis, Steen Christensen, Bent Pors Nielsen

Adaptación Pedro Chapa Huidobro-Perfils Editorial

 

System.String[]

Eguraldia

Egutegia

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

Albisteak,Agenda,Kultura,...

Aiaraldea eta inguruko berriak,...:

   - www.aiaraldea.eus

aa

Scroll to top